Zer da DRM?

Eskubide Digitalen Kudeaketa (Digital Rights Management, DRM) oso termino zabala da. Kontrolatzen duen teknologia izendatu eta eduki digital jakin bat nola eta noiz erabili ahal den kontrolatzen du - EUSate baterako jokoak, musika, bideoak edo liburuak.

Egun, DRM softwarearen zati handi batek zure informazio pertsonala interneteko zerbitzari batera bidal dezake, fitxategiren bat "ukitu" ote duzun egiaztatu, edota bere edukira sartzeko oztopoak jarri, toki jakin batean izena eman ez baduzu.

Beste hitz batzuetan esanda, DRMk behin eta berriro edukiarekin egiten duzun guztia kontrolatzen du.

Zergatik arduratu beharko nintzateke DRMarekin?

Barruan etengailua izan dezakeelako. Seguruenez une honetan DRMak ez dizu eragingo, baina bere giltza enpresa handien eskuetan dago eta soilik etengabean edukiaren jabea zarela probatzen baduzu utziko dizute hori erabiltzen, kasu askotan soilik internetera konektatua baldin bazaude. Eta DRMak ongi funtzionatzen duen bitartean. Eta enpresa horiek etekinak lortzen jarraitzen duten bitartean.

Orduan, zergatik egon behar duzu etengabean probatzen erosi duzun hori zurea dela? Zutaz fido ez den norbaitetaz fida ahal zaitezke?

Zergatik da hobe DRMa ez erabiltzea?

DRMrik gabe DRM
Edukira duzun sarbidea galduko duzu. Halaxe da.

Sare bidez edukiaren jabetza egiaztatzeko egiten diren egiaztapenek kale egin dezakete, gertatu ohi da. Itzaldutako zerbitzariak, arazo teknikoak eta itxi eta desagertzen diren enpresak... egunero gertatzen diren gauzak dira.

Segurtasun kopia egin, kopiatu, edozein tokitan erabili.

Inork ez luke ezer esan beharko zure informazioa biltzeko eta bertara sarbidea izateko erabili behar duzun moduaz. Zuk erosi duzu, jabe zara.

Internetik gabeko sarbidea.

Ez zaude zure interneteko konexioaren baitan.

Kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak bermatu itzazu.

Ez itzazu zure eskubideak galdu zugan konfidantzarik ez duten enpresen mesedetan. Harreman mota batzuk konfidantzan eraikiak daude; beste batzuk kontrolean eta etengabeko susmoan.

Eduki digitalaren babesa bermatu ezazu.

Iturri/denda egokiak aukeratuz gero badakizu erosten ari zaren eduki hori betirako zurea izango dela, berdin dio noiz edo zein aparailurako sortua izan den.

Babestu ezazu ekimen hau eta jaso ezazu irabazi asmorik ez duten erakunde horiei buruzko informazioa.

Badago alternatibarik! DRM edukirik ez duen toki pila bat dago. Besteak beste:

FCK, DRM GOG.COM erakundearen ekimena da DRMrik gabeko edukiak sustatzeko. Lektu.com-ek hori guztia kopiatu eta itzuli egin du, mezua ahalik eta jende gehiengana barreiatu dadin. 100% DRMrik gabeko toki/dendaren jabea baldin bazara eta hemen agertu nahi baldin baduzu, arren contacto@lektu.com era idatz iezaguzu.